Derbia
Realak zortzi garaipen eta Athleticek lau, Anoetako derbietan
Erredakzioa
Azken derbia donostiarrak nagusitu ziren 2 eta 0. Bilbotarrek 2011n lortu zuten azken aldiz irabaztea, 1 eta 2 gailendu ziren orduan Bielsak zuzendutako jokalariak.
1993tik, bi taldeek 18 derbi jokatu dituzte Anoetan. Reala da garaipen gehien lortu dietuen taldea, zortzi guztira, sei berdindu egin ditu eta lau galdu. Golen estatistika ere donostiarren aldekoa da: 32 egin dituzte, eta 20 jaso. Athleticek, aldiz, 10 partidutan atera du punturen bat: sei berdinketa eta lau garaipen lortu ditu, azkena, duela hiru urte.
Reala hiru aldiz gailendu da 2 eta 0 eginda (2010-2011, 2012-2013 eta 2013-2014 denboraldietan). Gainontzeko garaipenetan 3-1 (1998-1999), 3-2 (2004-2005), 4-1 (1999-2000), 4-2 (2002-2003) eta 5-0 (1994-1995) gailendu dira.
Zuri-gorriek zortzi urte behar izan zituzten Anoetako estadioan lehen garaipena lortzeko. 2001eko urtarrilaren 14an izan zen, Joseba Etxeberriak egindako bi golei esker. Ondoren, Athletic 2001-2002an, (1-3 Khokhlov/Urzaiz 2 eta Tiko), eta 2006-2007an (0-2, Iraola golegile) gailendu zen.
Athleticen azken garaipena, 2011n
Athleticek 2011ko urriaren 2an lortu zuen azken garaipena Anoetan. Fernando Llorentek bi gol egin zituen eta donostiarrena Iñigo Martinezek, zelai erditik egindako jaurtiketa ikusgarriaren bidez.
Gainontzeko neurketetan puntu-banaketa izan da: hutsean 1993-1994 eta 1996-1997 denboraldietan, bana 1997-1998an (Gracia/Larrazabal) eta 2003-2004an (Nihat/Yeste); bina 1995-1996an (Craioveanu eta Albistegi/Guerrero y Garitano, penaltiz), eta hiruna 2005-2006an (Nihat 2 eta Skoubo/Aduriz 2 eta Iraola).