Kanpoan irabazi ezinda
Berdinketa mingarria Realarentzat, Levanteren aurka (1-1)
Erredakzioa
Luzapenean eta penaltiz berdindu dute valentziarrek neurketa, Canalesek donostiarren gola bigarren zatia hasi eta gutxira egin ostean. Txuri-urdinek 7 hilabete daramatzate etxetik kanpo irabazi barik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realak etxetik kanpo irabazi ezinik jarraitzen du. Ciutat de Valencia ez zen bolada txarra eteteko lekurik aproposena, Levanteren aurka ere emaitza txarrak lortu izan dituztelako. Gaurkoan ezberdina izango zela zirudien, 90. minutuan 0 eta 1 baitziren aurretik txuri-urdinak. Baina luzapenean gauzak okertu egin dira.
Lehen zati oso kaskarra jokatu dute bi taldeek, eta, ondorioz, ez da gol aukera garbi bakar bat ere izan.
Moyesek, bajek behartuta, ondorengo hamaikakoa atera du: Rulli, C.Martínez, Bergara, Iñigo, Finnbogason, Granero, Prieto, Ansotegi, Canales, DelaBella, eta Hervias.
Talde txuri-urdina motel aritu da, sakontasunik gabe eta sortu duen arrisku apurra falta eta korner jaurtiketetan izan da.
Levantek are gutxiago egin du. Atzeko lerroa zaintzeko asmoz atera dira zelaira, eta Rulliri ez diote buruko minik eman. Argentinarrak debuta egin du Ligan Realarekin.
Atsedenaldiaren ostean iritsi da Realaren gola, Canalesek egin du, area barrutik egindako jaurtiketa indartsuari esker
Golak Levante piztu du. Momentu horretara arte ezer gutxi egin du etxeko taldeak, baina Realaren golaren ostean aukera argiak izan dituzte, argiena Barralek langara bidalitako baloia, 61. minutuan.
Penaltia eta berdinketa
Eta donostiarrek hiru puntuak poltsikoan zituztenean, penaltia adierazi du epaileak, Carlos Martinezek baloia eskuarekin ukitu duelako area barruan. Ivanschitzek egin du gola.
Azkenean, bana, zapore garratza duen berdinketa Realarentzat.
Fitxa teknikoa:
1 - Levante: Mariño, Iván López, Vyntra, David Navarro, Nikos (Rubén, 75. min), Simao (Sissoko, 55. min), Diop, Morales, Víctor Casadesús, Ivanschitz eta Barral (Rafael Martins, 67. min).
1- Reala: Rulli, Carlos Martínez, Ansotegi, Íñígo Martínez, De la Bella, Markel Bergara, Granero, Xabi Prieto, Canales (Yuri, 90. min), Hervías (Pardo, 65. min) eta Finnbogason (Iker, 80. min).
Golak: 0-1, 48. min: Canales. 1-1, 93. min: Ivanschitz, penaltiz.
hitz, penaltiz.