Rayoren aurka
Reala eta Rayoren aurkako partida, LFP World Challengen barne
ERREDAKZIOA
Proiektuak nazioartean Ligaren irudia zabaldu eta bertako baloreak helaraztea du helburu nagusi.
Hilaren 29an, Realak eta Rayo Vallecanok indarrak neurtu beharko dituzte Txinako Nanjing hirian jokatuko duten partidan. Gainera, Liga World barneko ekitaldi nagusien artean aukeratu dute, eta beraz, are eta ikusmin handiagoa sorraraziko du horrek.
Beraz, partida LFP World Challenge programaren barruan sartuko da, eta horrekin Ligaren hitzetan, "gure futbolaren irudia nazioartean proiektatzea eta hemen transmititzen diren balioak hedatzea" dute helburu.
Babesle bera duten bi taldeen arteko neurketa 2014an jokatu ziren Gazteriaren Olinpiar Jokoen egoitza izandako Wutaishan estadioan jokatuko da.