Itxi

Nanjingen (Txina)

Porrota jaso du Realak Rayo Vallecanoren aurka (1-0)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alex Morenok sartu du partidako gol bakarra, 84.ean. Realean, Imanol Agirretxe izan da onena.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak porrota jaso du Rayo Vallecanoren aurka (1-0) Txinako Nanjing hirian jokatutako lagunarteko exotikoan. Beroa eta hezetasuna izan dira partidako protagonista nagusiak eta partida birritan gelditu behar izan dute, jokalariek ura edateko.

Vallecaseko taldea azken ordu laurdenean suspertu da, Mojica eta Juancho jokalarien zelairatzeari esker batez ere, eta Alex Morenok garaipenaren gola egin du 84.ean.

Realean, Imanol Agirretxe izan da jokalari gogotsuena.

Fitxa teknikoa:

1 Rayo Vallecano: Toño (Cobeño, 46'); Tito (Quini, 46'), Nacho (Ze Castro, 46'), Amaya (Dorado 46'), Diego Llorente (Diego Aguirre, 46'); Jozabed (Juancho, 68'), Lass (Cisse 46'), Raul Baena (Alex Moreno, 46'), Trashorras (Embarba, 46'); Bebe (Miku, 46') eta Manucho (Mojica, 68').

0 Reala: Rulli; De la Bella, Zaldua (Yuri, 81), Ansotegi (Pardo, min.46), Iñigo Martínez; Zurutuza (Canales, min.46), Markel (Zubeldia, min.60), Granero (Héctor, min.46), Xabi Prieto (Aritz, min.45); Agirretxe y Bruma (Oyarzabal, min.60).

Albisteak (2)

Bideoak (2)