3-0
Reala garaipenera itzuli da Panathinaikosen aurka
Agentziak | Erredakzioa
Brumak, Canalesek eta Agirretxek egin dituzte Realaren golak. Orain arte gol gutxien sartzen zuen taldea zen, baina hiru sartu ditu azken hamar minutuetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realak irabazi du Anoetako aurkezpena, Panathinaikosen aurka, azken hamar minutuetan hiru gol sartuta. Brumak, Canalesek eta Agirretxek berreskuratu dute Realaren gaitasun golegilea.
Panathinaikosen kontrako garaipena sufritua izan da oso. Donostiarrak ez dira batere eroso egon lehenengo zatian. Denboraldia hasita daude greziarrak, Txapeldunen Ligako atarikoa lehiatu eta galdu ostean. Aukera bikain bat izan dute 20. minutuan. Berg ez du inork gelditu.
Aldaketa asko eta futbol gitxi izan da bigarren zatian ere. Abagune gutxi izan dituzte donostiarrek, azken hamar minutuetara arte. Neurketako jokaldi onena golean bukatu da. Brumak sartu du, Agirretxeren pasearen ostean.
Gol festa hasita, bost minutu geroago Canalesen falta jaurtiketa bikaina etorri da. Eta bi minutu geroago, Agirretxek itxi du markagailua.
FITXA TEKNIKOA
Reala: Rulli; Aritz, Diego Reyes, Iñigo Martínez, De la Bella; Bergara, Granero, Zurutuza, Concha; Chory Castro eta Jonathas. Bigarren zatian irten dira Agirretxe, Zaldua, Mikel Gonzalez, Bruma, Canales, Pardo, eta Hector.
Panathinaikos: Steele; Chouchoumis, Koutroumpis, Pranjic, Ceca; Wemmer, Ajagun, Tavlaridis; Kaltsas, Ninis, Berg. Bigarren zatian irten dira Klonaridis, Karelis, Lold, Petric, Nano, Sergio Sanchez, Essien, Giannakopoulos eta Donis.
Golak: 1-0, 81. min: Bruma. 2-0, 86. min: Canales. 3-0, 88. min: Agirretxe.
min: Agirretxe.