Larunbatean, 18:30ean
Realak ondo hasi nahi du Liga, Riazorren
Agentziak | Erredakzioa
Carlos Vela aurrelaria Coruñan izango da, ezustean, belaunean zituen arazoak gaindituta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realak aurre-denboraldia ahaztarazi nahi du Ligako lehen jardunaldian garaipena lortuz. Donostiarrek udan jokatutako zortzi partidetatik hirutan bakarrik lortu dute golen bat sartzea.
Golarekin dituzten arazoak kezkatzeko modukoak dira. Bost egin dituzte guztira, baina hiru partida bakar batean. Gainera, gol-aukera gutxi sortu dituzte.
Baina orain Liga hasten da eta taldeak entrenatzailearen ideiak zelaian gauzatzea nahi du David Moyes entrenatzaileak. Etxeko partidak aurrera ateratzeko dituzten zailtasunekin ere amaitu nahi dute: hiru garaipen lortu dituzte bakarrik Anoetan, azken 16 hilabeteetan.
Carlos Vela aurrelaria ezustean sartu dute Coruñako deialdian, belaunean zituen arazoak sendatu ostean.
Jonathas, Bruma eta Xabi Prieto
Jonathas de Jesus Elxetik ekarritako aurrelariaren errendimendua ikusteko ere ikusmin handia dago, baita Bruma portugaldarraren lana ikusteko ere.
Xabi Prieto kapitaina jokatzeko moduan da, azken egunetan arazo fisikoak izan ostean. Bada beste nobedaderik, Diego Reyes Oportok utzitako mexikarrak ere jokatzea espero da.
Ustezko hamaikakoak:
Deportivo: Lux; Juanfran, Arribas, Sidnei, Navarro; Pedro Mosquera, Juan Domínguez; Fede Cartabia, Fayçal Fajr, Cani; eta Lucas Pérez.
Real Sociedad: Rulli; Zaldua, Diego Reyes, Iñigo Martinez, De la Bella; Granero, Rubén Pardo, Canales, Zurutuza; Bruma eta Agirretxe.
Epailea: Mateu Lahoz (valentziarra).
Estadioa: Riazor.
Ordua: 18:30ean.