2. jardunaldia
Realak denboraldiko lehen garaipena lortu nahi du, Sportingi irabazita
Agentziak | Erredakzioa
David Moyesek konfirmatu egin du Asier Illarramendi deialdian izango dela, baina ez dago argi hasieratik jokatuko duen ala ez.
Realak denboraldiko lehen garaipena lortu nahi du, Riazorren Deportivorekin hutsean egin ostean.
David Moyesen taldeak Gijoneko Sporting hartuko du. Partida berezia izango da donostiarrentzat, Asier Illarramendi txuri-urdinez jantzita izango baita berriro.
Dirudienez, David Moyesek hasieratik jarriko ditu aurreko jardunaldian, Riazorren, debuta egin zuten hiru fitxaketak: Jonathas brasildarra, Bruma portugaldarra eta Reyes mexikarra.
Sportingek Anoetan jokatu zuen azken partidan, duela lau urte, txuri-urdinak gailendu ziren 5-1.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Rulli; Zaldua, Diego Reyes, Iñigo Martínez, De la Bella; Rubén Pardo, Illarramendi, Xabi Prieto; Bruma, Carlos Vela, Jonathas.
Sporting: Cuéllar, Lora, Luis Hernández, Bernardo, Isma López, Sergio Álvarez, Nacho Cases, Carmona, Sanabria, Guerrero, Jony.
Epailea: Sánchez Martínez (murtziarra)
Estadioa: Anoeta. (Larunbatean, 18:30ean).