Itxi

Larunbatean, 22:00etan

Reala-Espanyol, bi taldeak puntu premian

Erredakzioa

Talde donostiarrak ez du golik sartu azken hiru partidetan eta bere zaleen aurrean garaipena lortu nahi du. Norgehiagoka, Anoetan jokatu da larunbat honetan, 22:00etan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak eta Espanyolek Anoetan jokatuko dute larunbat honetan 22:00etan eta bi taldeak puntu premian iritsi dira lehia honetara. Donostiarrek presioa izango dute, etxean jokatzen baitute eta azken partidetan ez baitute golik sartu.

Moyesek aldaketa batzuk zelairatu ditzake azken hamaikakoari erreparatuz. Markel Bergarak hasieratik joka lezake zelai erdian Illarramendiri laguntzeko. Iñigo Martinez zalantza da min hartuta dagoelako eta Joseba Zalduaren parte hartzea ere ez dago ziurtatuta. Aurrealdea Carlos Velak, Brumak eta Jonathasek osatuko dute.

Espanyolek ere baja ugari ditu. Anaitz Arbilla min hartuta dago, eta ez da Anoetan jokatzeko prest egongo. Ruben Duarte, Paco Montañes, Mamadou Sylla, Michael Ciani eta Joan Jordan ere deialditik at geratu dira. Bestalde, Enzo Roco, Burgui, Marco Asensio, Pape Diop eta Hernán Perez sartu ditu deialdian Sergio Gonzalez entrenatzaileak.

Ustezko hamaikakoa:

Reala: Rulli; Elustondo, Diego Reyes, Mikel Gonzalez, De la Bella; Illarramendi, Markel Bergara, Xabi Prieto; Bruma, Vela eta Jonathas.

Espanyol: Pau Lopez; Javi Lopez, Alvaro, Raillo, Fuentes; Victor Sanchez, Cañas; Hernan Perez, Marco Asensio, Victor Alvarez eta Caicedo.

Epailea: Perez Montero (Andaluzia).

Zelaia: Anoeta

Ordua: 22.00etan.

ong> 22.00etan.

Albisteak (2)

Bideoak (1)