Itxi

0-3 Granadan

Agirretxek hiru gol sartu ditu Realaren lehen garaipenean

Mikel Dominguez | eitb.eus

Zailtasunik gabe gailendu zaio David Moyesen taldea Granadari, Agirretxeren hirukoari esker. Oier Olazabalek hasieratik jokatu du.

Krisian murgilduta zegoen Reala partida hasi aurretik, baina David Moyesek zuzendutako taldeak zalantzak uxatu ditu. Granadari gailendu zaio, eta gainera, Agirretxek hirukoa egin du. Hiru puntu eskuratu ditu taldeak, Athleticen aurkako derbiari aurre egiteko baliotsuak.

Realak izan du beti nagusitasuna, hasieratik. Bi taldeek tentsio altua jarri diote partida hasierari, baina laster nagusitu dira txuriurdinak.

Izan ere, 7. minutuan aurreratu ditu markagailuan Agirretxek. Zurutuzak, oso ondo partida osoan, ezkerretik erdiratu du baloia kontraerasoko jokaldi batean, eta ondo bukatu du Usurbilgo aurrelariak. Lehen errematea zen, eta gola izan da. Lehenengoa.

Geroago, Granadako jokalariek penaltia eskatu dute, Elustondo eta Edgarren arteko jokaldi batean, baina epaileak ez du ikusi.

Momentu horretatik, Realak ez dio aurkaria baloiak ateratzen utzi. Andaluziako taldeak, egia esan, gauzak erraz jarri dizkie txuriurdinei, akatsak egin dituztelako atzean zein aurrean. Handiena Doriarena izan da. Baloia oparitu dio Agirretxer, eta bakarrik atezainaren aurrean, ez du hutsik egin. Bigarrena.

Granadaren abagunerik argiena 43. minutuan izan da, baina Oier Olazabal erne egon da. El Arabiren jaurtiketa harrapatu tu atezainak. Irungo jokalariak hasieratik jokatu du, taldeak Granadari dirua ordaindu ostean, Gero Rulli zigortuta zegoelako. Egia esan, Oierrek ez du lan handia egin behar izan.

Atsedenalditik bueltan, Granadak gidoia aldatu nahi izan du, baina ezin izan du, eta berriz nagusita Reala.

Lehenengo aukerak, izan ere, Velak eta Canalesek izan dituzte. Bietan adi egon da Andres atezaina, lehenengoan mexikarrari egin dioten pase luzea harrapatzen, eta bigarrenean kantabriarri gailendu zaio buruz buru.

Granada ezinean aritu da, Realak ordenatuta eta kontzentratuta jokatu baitu atzean. Gertuago egon da gipuzkoarren hirugarren gola. 64. minutuan, berriz gailendu da Granadako atezainak, oraingoan Agirretxeren aurrean. Ez dio Velaren pase bikainari probetxua atera, eta barkatu egin du gola.

Baina Usurbilgoak ez du etsi, eta 10 minutu baino apur bat gehiago falta zirenean, partidako gol politena egin du. Hirugarrena. Denak bereak.

 

FITXA TEKNIKOA

Granada: Andrés Fernandez; Miguel Lopes, Babin, Doria (Robert, 73. min), Biraghi; Krhin, Javi Marquez, Rochina (Nico Lopez, 54. min); Success, Edgar (Thievy, 54. min) eta El Arabi.

Reala: Oier; Elustondo, Iñigo Martinez, Reyes, De la Bella; Zurutuza, Illarra, Granero (Pardo, 52. min), Canales (Xabi Prieto, 69. min); Vela (Bruma, 82. min) eta Agirretxe.

Goles: 0-1, (m.7): Agirretxe. 1-1, (m.33): Agirretxe. 0-3, (m.79): Agirretxe.

79): Agirretxe.

Albisteak (3)

Bideoak (1)