Itxi

Larunbatean, 22:05ean

Malagaren hasiera kaskarrari etekina atera nahi dio Realak

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek partida bakarra galdu dute La Rosaledan azken hamar denboraldietan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak Malagari egingo dio bista larunbatean, talde andaluziarrak sailkapenean duen egoerari etekin atera eta garaipena lortzeko asmoz. Txuri-urdinek hiru puntuak nahi dituzte, gora begiratzen hasteko.

Donostiarrek partida bakarra galdu dute La Rosaledan azken hamar denboraldietan. Aurten, gainera, Moyesen taldea sendo dabil defentsan, eta etxetik kanpo irabazteko dituzten arazoak behin betiko gainditu nahi dituzte.

Orain arte Ligan jokatutako sei partidetatik lautan, gipuzkoarrek ez dute golik jaso; eta Ligan golik gutxien jaso duen bosgarren taldea dira.

Athleticen aurka jokatu zuen hamaikakoarekin alderatuta, ez dira aldaketa asko espero. Carlos Velaren susperraldiaren zain jarraitzen dute txiru-urdinek. Mexikarrak ez du golik egin oraindik, eta Malagan egoera horri buelta ematea espero dute, Velaren golek eman baitiote garaipena Realari Malagan azken bi urteetan.

David Moyesek arazoekin jarraitzen du eskuineko hegalean, Joseba Zaldua eta Carlos Martinez min hartuta daudelako. Asier Illarramendi, berriz, jokatzeko prest da.

Ustezko hamaikakoak:

Malaga: Kameni; Rosales, Angeleri, Weligton, Torres; Tighadouni, Recio, Tissone, Juan Carlos; Fornals eta Charles.

Reala: Rulli; Elustondo, Diego Reyes, Iñigo Martínez, De la Bella; Illarramendi, Granero, Zurutuza; Canales, Jonathas eta Vela.

Epaileak: Carlos del Cerro Grande (madrildarra).

Estadioa: La Rosaleda.

Ordua: 22.05

22.05

Albisteak (3)

Bideoak (1)