0-4
Levanteren aurkakoa, Realaren emaitzarik onena kanpoan ia bost urtean
Agencias | Redacción
Jardunaldiko markagailurik onena izateaz gain, txuriurdinek Lehen Mailan Ciutat de Valencia zelaian lortutako lehen garaipena izan zen igandekoa.
Reala lasaiago dago orain, Levanteren aurka lortutako emaitza eta jokoaren ostean (0-4). Emaitza, Realak Lehen Mailan Ciutat de Valencia zelaian lortu duen lehenengo garaipena izateaz gain, ia bost urtean etxetik kanpo eskuratu duten onena ere bada.
2011an, Realak Getaferi lau gol sartu zizkion. Geroztik ez zuen errepikatu. Xabi Prieto orain dela lau urte bikain aritu zen Coliseum Alfonso Perez zelaian, gol bat eginez, eta igandean Valentzian ere joko ona eskaini zuen.
Donostiarrak ez zuen Liga ondo hasi, eta Sergio Canalesek aurrea hartu zion, baina orain inork ez dauka zalantzarik bere inguruan. Kapitaina pozik eta "oso eroso" dago berriro titularra izatearekin.
"Hamaikakora itzultzea beti da polita, eta atzoko neurketa ondo etorri zitzaidan", esan du Prieto. Garaipenari "jarraipena" eman nahi dio Celtaren aurka larunbatean, 22:05ean, Anoetan.