2 puntu Anoetan
Oraindik etxean irabazi ez duten hiru taldeen artean dago Reala
Agentziak | Erredakzioa
Granada eta Sportingekin batera, txuriurdinek ez dute garaipenik eskuratu etxean. Iaz, aldiz, Anoeta gotorlekua izan zen, batez ere handien kontra.
Realak aukera du larunbaten, Celtaren bisitan, oraindik etxean irabazi ez dutenen hiru taldeen zerrendatik irtetzeko, eta iaz erakutsitako bidera itzultzera. Izan ere, Anoeta zelai zaila izan zen aurkarientzat.
Donostiako taldearen aldaketa nabarmena izan da: Ligako handienei gailentzetik etxetik kanpo eskuratutako puntuen zain egon behar izatera igaro da. Iaz, Donostian kale egin zuten Real Madrilek, Atletico Madrilek eta Bartzelonak, baita Athleticek, Vila-realek eta Valentziak ere.
Txuriurdinen etxetik kanpoko emaitzen beste aldean daude etxekoak: Espanyolek (2-3) eta Atletico Madrilek (0-2) hiru puntuak eraman dituzte Anoetatik eta Athleticek eta Sportingek (0-0), puntu bana.
Soilik beste bi talde daude maila baxu horretan: Granada eta Sporting. Lehenengoa jaitsiera postuetan dago, eta asturiarrak, ia-ia.
David Moyesek prest izando ditu Celtari aurre egiteko bi jokalari garrantzitsu: Diego Reyes atzean eta Jonathas. Horrek erasoan indar gehiago izatea ahalbidetuko du. Imanol Agirretxe jaun eta jabe da aurrean, txapelketako bosgarren goleatzailerik onena baita, Neymarrengandik gol bakar batera.