Larunbata, 22:05ean
Realak hobetzen jarraitu nahi du Celtaren aurka
Agentziak | Erredakzioa
Vigoko taldea denboraldiko ustekabea izaten ari da, baina kontra du estatistika. 16 denboraldi eman ditu Realaren etxean irabazi dabe.
Realak Levanteren aurkako neurketan hasitako hobekuntzarekin jarraitu nahi du Ligan, Celtaren aurka Anoetan, larunbatean 22:05ean. Galiziako taldea denboraldiko ustekabea izaten ari da. Diego Reyes berriz egongo da jokatzeko prest.
Estatistika Realaren alde dago: galiziarrek ez dute azken 16 denboraldietan Donostian irabazi. Eduardo Berizzo entrenatzaileak ez du inoiz egin, ez jokalari bezala ezta entrenatzaile bezala ere. Hala ere, Realak ez du denboraldi honetan garaipenik erdietsi etxean.
Imanol Agirretxe gakoa izango da, berriz ere, aurrean. Orain arte golarekin erakutsitako abilezia mntentzen badu, garaipena eman ahal dio Realari. Aukerak bermatuta daude.
David Moyesek, gainera, prest izango ditu aurreko jardunaldietan lesionatuta egon ziren jokalari batzuk. Diego Reyesek, prest egon denean titular ziurra, alta du, denboraldiko fitxaketa izan den Jonathasek bezala.
Alberto de la Bella, belaunean mina hartuta, eta Esteban Granero, lesionatuta, bajak izango dira.
Celtan, Berizzo entrenatzaileak ezin izango du Cabral eta Augusto Fernandez zelairatu, zigortuta daudelako. Real Madrilen aurkako porrotean, erdiko atzelaria kanporatua izan zen, eta kapitaniak bosgarren txartel horia ikusi zuen.
Andreu Fontasek Cabralen ordez jokatuko du atzean. Zelai erdian, Radoja izan daiteke Daniel Wassen bikotea.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Reala; Rulli; Zaldua, Reyes o Mikel González, Iñigo Martínez, Yuri; Illarramendi, Bergara, Zurutuza; Xabi Prieto, Vela eta Agirretxe.
Celta: Sergio; Hugo Mallo, Sergi Gómez, Fontás, Jonny; Radoja, Wass; Orellana, Hernández, Nolito; Iago Aspas.