Itxi

68 milioi euro

Akziodunek aurrekontuak onartu dituzte

Redacción | Agencias

Inoiz izan diren daturik onenak aurkeztu ditu Administrazio Kontseiluak. Anoeta Estadioaren berrikuntzarako aurreikusitako Inbertsioa ere onartu dute.

Jokin Aperribay. EFE

Realeko akziodunek bere konfiantza berretsi dute Administrazio Kontseiluarengan arratsaldean Kursaal Jauregian izandako Akziodunen Batzar Orokorrean, talde txuri-urdinak bere web orrian iragarri duten bezala.

Ehuneko 97a baino gehiagoko botoak alde edukita bozkatu diren zazpi puntutan, akziodunek 14-15ko kontuak eta 15-16ko aurrekontua onartu dute. Baita onartu ere Anoeta Estadioaren berrikuntzarako aurreikusitako Inbertsioa eta finantziazioa eta Estatutu Sozialen aldaketa, izandako lege erreforma ugarietara egokitzeko. Batzarrean kapital sozialaren ehuneko 35,55-ak hartu du parte.

Horrela joan dira bozketak:

Lehena.- Urteko kontuak hauek guztiak,2015ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagokionez. Baita ere kudeaketa soziala eta emaitzaren aplikazioaren proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

- Alde: 97,78%
- Kontra: 1,23%
- Abstentzioa: 1,00%

Bigarrena.- 2015ko uztailetik 2016eko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikorako aurkezten den aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

- Alde: 97,71%
- Kontra: 1,42%
- Abstentzioa: 0,87%

Hirugarrena.- Webgune korporatibo bat sortzea Kapital Sozietateen Legearen 11 bis artikulua betetzeko.

- Alde: 97,92%
- Kontra: 1,15%
- Abstentzioa: 0,93%

Laugarrena.- Estatutu Sozialen aldaketa, izandako lege erreforma ugarietara egokitzeko helburu nagusiarekin.
Estatutu Sozialetako artikuluak aldatzea lege berritasunetara egokitzeko, eta aldi berean zenbakidura berria ematea, berrantolatzea eta legeari buruzko erreferentziak eguneratzea:

A. I. Titulua (“Izena, Helbidea eta Xedea”)

- Alde: 97,83%
- Kontra: 1,18%
- Abstentzioa: 0,99%

B. II. Titulua (Kapital Soziala, Akzioak)

- Alde: 97,67%
- Kontra: 1,21%
- Abstentzioa: 1,12%

C. III. Titulua (Sozietatearen organoak)

- Alde: 97,75%
- Kontra: 1,25%
- Abstentzioa: 0,99%

D. IV. Titulua (Ekitaldi Soziala eta Urteko Kontuak)

- Alde: 97,82%
- Kontra: 1,19%
- Abstentzioa: 0,99%

E. V. Titulua (Sozietatea desegitea eta likidatzea)

- Alde: 97,83%
- Kontra: 1,20%
- Abstentzioa: 0,97%

F. III. Kapituluko 31.etik 36.era arteko artikuluak Estatutu Sozialetatik kanpo birkokatzea (“Kirol diziplina eta zigor erregimena”).

- Alde: 97,81%
- Kontra: 1,23%
- Abstentzioa: 0,96%

G. Estatutu Sozialen Testu Bategina onartzea. Administrazio Kontseiluari baimena

- Alde: 97,81%
- Kontra: 1,24%
- Abstentzioa: 0,95%

Bostgarrena.- Anoeta Estadioaren berrikuntza. Aurreikusteko moduko Inbertsioa eta finantziazioa. Administrazio Kontseiluari baimena.

- Alde: 97,33%
- Kontra: 1,80%
- Abstentzioa: 0,87%

Seigarrena.- Kontu-Ikuskatzailea izendatzea.

- Alde: 97,66%
- Kontra: 1,33%
- Abstentzioa: 1.01%

Zazpigarrena.- Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrak hartzen dituen erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, betearazi eta garatzeko, baita Batzarrarengandik jasotzen dituen ahalmenak aldatzeko, eta aipatutako erabakiak instrumentu publiko bihurtzeko ahalmenak ematero ere.

- Alde: 97,59%
- Kontra: 1,30%
- Abstentzioa: 1,11%

tentzioa: 1,11%

Albisteak (3)