Itxi

Plan Berezia

Anoeta birmoldatzea hitzartu dute Donostiako udal talde gehienek

eitb.eus

Udal talde guztiek, Irabazi izan ezik, Anoetako Plan Berezia onartzea adostu dute, zelaia eta miniestadioa birmoldatzeko.

Donostiako Udalaren talde guztiek, Irabazi kenduta, Anoetako Plan Berezia onartzeko eta zelaiaren eta miniestadioaren birmoldaketa bultzatzeko akordioa lortu dute. Bihar onartuko dute osoko bilkuran.

Hitzarmena udal gobernuaren partidek (EAJ eta PSE-EE) eta oposizioaren bi indar nagusiek (EH Bildu eta PP) hartu dute.

"Uste dugu birmoldaketa hiriaren intereserako dela. Estadioaren kasuan ikusleen ikuspena nabarmen hobetuko da; segurtasuna handituko da; nazioarteko lehiaketak hartzea ahalbideratuko du eta, gainera, UEFAk eskatzen dituen beste hainbat baldintza beteko ditu", esan dute.

Sinatzaileen arabera, "interes publikoa da birmoldaketaren oinarria”. Lau taldeek Udalak Anoeta Kiroldegira lanak finantzatzeko "inolako ekarpen ekonomikorik ez egitea" hitzeman dute

Albisteak (3)