Jokatzeko prest
Lehiaketa Batzordeak baliorik gabe utzi du Markelek ikusitako txartela
Erredakzioa
Markel Bergarak bosgarren txartel horia ikusi zuen Rayoren aurka, baina erabaki honen ondorioz, Realeko erdilariak Valentziaren aurka jokatu ahalko du.
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak baliorik gabe utzi du Markel Bergarak Rayo Vallecanoren aurka ikusi zuen txartel horia; ondorioz, Realeko erdilariak Valentziaren aurka jokatu ahalko du.
Albistea oso ona da Eusebio Sacristan entrenatzailearentzat, izan ere, txuri-urdinek jokalari asko dituzte lesionatuta: Canales, Agirretxe, Zurutuza, Granero eta Asier Illarramendi.
Bestalde, badirudi Chory Castrok Reala utziko duela neguko merkatuan. Jokalari txuri-urdinagatik interesa azaldu duen azken taldea Malaga izan da.
Malaga izan da.Malaga izan da.