27. jardunaldia
Atletico Madril-Reala, martxoaren 1ean, 21:00etan
Agentziak | Erredakzioa
Asteartean jokatuko dute txuri-urdinek Calderonen. Athletic-Deportivo eta Sevilla-Eibar partidak, martxoaren 2an (asteazkena) jokatuko dira, 20:00etan.
Espainiako Futbol Liga Profesionalak 27. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu astelehen honetan. Astebarruan jokatuko da jardunaldi hau, martxoaren 1etik 3ra artean.
Martxoaren 1ean, asteartean, Atletico Madril-Reala partida jokatuko da, 21:00etan, Vicente Calderonen. Bestalde, martxoaren 2an (asteazkena) jokatuko dira Athletic-Deportivo eta Sevilla-Eibar partidak, 20:00etan.
BBVA Ligako 27. jardunaldiko partiden ordutegiak:
Martxoak 1, asteartea:
Atletico Madril - Reala 21.00etan.
UD Las Palmas - Getafe CF 22.00etan.
Martxoak 2, asteazkena:
RC Celta - Vila-real CF 20.00etan.
Sevilla FC - SD Eibar 20.00etan.
Athletic Club - RC Deportivo 20.00etan.
Malaga - Valentzia 20.00etan.
Levante UD - Real Madril CF 21.00etan.
Martxoak 3, osteguna:
Granada CF - R. Sporting 20.00etan.
RCD Espanyol - R. Betis 20.30ean.
Rayo Vallecano - Bartzelona 21.00etan.