Anoetan
Reala-Levante (3-1): Landutako hiru puntu
Sara Lavado
Erredakzioa
Pino Zamorano izan da neurketaren protagonista nagusia hartutako zoritxarreko erabakiei esker. Bueno, Ansotegi eta Zurutuzak sartu dituzte txuri-urdinen golak.
Realak garaipen garrantzitsua batu du Anoetan Levanteren aurkako partidan (3-1). Epailea izan da protagonista nagusia eta neurketa istiluz beteta egon da, baina inportanteena Realak batutako hiru puntuak izan dira.
Nagusi izan dira donostiarrak lehen zatian. Baloiaren jabetza izan dute, aukerak lortu dituzte eta markagailuan aurre hartu dute. Bisitariak defendatzen ibili dira.
Erasoan behin eta berriro saiatu ondoren heldu da azkenean Realaren gola. 30. minutuan eskuinetik erdiratu du Xabi Prietok eta Carlos Buenok buruz errematatu du 1-0ekoa sartuta. Uruguairrak gola lortu eta suspertu da Levante, batez ere Javi Guerraren bultzadari esker. Griezmannek bigarrena sartzeko abagune argia izan du atsedenaldira heltzeko bost minuturen faltan. Manu atezainaren aurrean geratu da, baina ezin izan du gainditu.
Realak bigarren gola nahi zuen, baina Luis Garciaren gizonek partida parekatzea lortu dute. 71.ean neurketa erabakita uzteko aukera izan du Aranburuk, baina ezin izan du Griezmannen pasea saretara bidali.
75. minutuan Rivasek Ballesterosi egindako penaltia adierazi du Pino Zamoranok. Ez du asmatu eta hor hasi da iskanbila. Samuelek kale egin du hamaika metroetatik, baina Juanluk aldaratzea baliatu du banakoa sartzeko. Jokaldi berean jarraian bi hori ikusi ditu Ballesterosek eta hamarrekin geratu da Levante. Hiru minutu geroago Luis Garcia bisitarien entrenatzailea eta Realeko ordezkaria ere aldageletara bidali ditu. Biak, besarkatuta, aho zabalik geratu ziren erabakiarekin. Partida erabat nahastuta bazen ere, 2-1koa sartzeko unea aurkitu du Ansotegik. Erdiraketa Prietorena izan da berriro ere. Martin Lasartek "eztanda" egin du eta epaileak berdegunea uzteko eskatu dio. Baina txuri-urdinen hirugarren gola falta zen. Zelairatu berria zen Zurutuzak 3-1ekoa sartu du luzapenean. Lidergoari eusten diote, Lehen Mailara igotzeko aurrerapauso berri bat.
Fitxa teknikoa:
3.- Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Ansotegi, De la Bella; Rivas, Elustondo (Agirretxe, 87''), Griezmann (Zurutuza, 69''), Xabi Prieto, Aranburu (Jonathan, 83''); Bueno.
1.- Levante: Manu; Juanfran, Hector Rodas, Ballesteros, Pau Cendros; Iborra (Samuel, 68''), Pallardó, Juanlu, Ruben Suarez, Jorge Pina (Xisco Nadal, 65''); Javi Guerra (Jorda, 60'').
Golak:
1-0, 28'': Carlos Bueno.
1-1, 76'': Juanlu.
2-1, 88'': Ansotegi.
3-1, 90+4'': Zurutuza