Akordioa
Mikel Oyarzabalek 2021 arte luzatu du Realarekin duen kontratua
Agentziak | Erredakzioa
Klubarekin adostutakoaren arabera, aurrelariak 40 milioi euroko etete klausula izango du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realak eta Mikel Oyarzabalek jokalariaren kontratua 2021eko ekainera arte luzatzea adostu dute. Horrez gain, aurrelariak 40 milioi euroko etete klausula izango du.
Duela lau egun, 18 urteko aurrelariak lehen gola egin zuen Realarekin, Ruben Pardorekin batera egindako jokaldi bikain batean. Oyarzabalen aurreko kontratua 2018an amaitzen zen.
Jokalariaren soldatan ere aldaketak izango dira, gehiago kobratuko du lehen taldeko jokalarien mailara iristeko. Zortzi partida jokatu ditu lehen taldearekin, azken bietan hasierako hamaikakoan.
Realeko telebistari egindako adierazpenetan, jokalaria "oso pozik" agertu da, kontratu berria "gauzatutako ametsa" delako.
Ametsak egunez egun eraikitzen dira. Gora Reala! pic.twitter.com/nN6t088i7O
— Mikel Oyarzabal (@mikeloyar11) febrero 12, 2016