Igandean, 12:00etan
Realak hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du Granadaren aurka
Agentziak | Erredakzioa
Txuri-urdinek bolda onari eutsi nahi diote igande honetan, 12:00etan, Anoetan. Talde gipuzkoarrak jaitsieraren mamua baztertu eta Europara begira jartzea du helburu.
Realak igande honetan, 12:00etan, jokatuko du Granadaren auka Anoetan BBVA Ligako 24. jardunaldiko partida. Talde txuri-urdinak hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du, jaitsieraren mamua guztiz ahaztu eta Europako postuei begira jartzeko.
Eusebio Sacristan entrenatzaileak baja garrantzitsuak izango ditu partida honetarako ere. Imanol Agirretxek ez du lesioa atzean uztea lortzen eta Espanyolen aurka bi gol sartu zituen Jonathas bere hutsunea ondo betetzen ari da. Mikel Oyarzabal eta Hector Hernandez jokalari gazteak hamaikakoan izango direla ematen du.
Granada, bestalde, egoera zailean doa Anoetara. Andaluziarrak BBVA Ligako sailkapeneko azken postuan daude 20 punturekin, eta salbazio postuak bi puntura dituzte. Sandoval Granadako entrenatzaileak Miguel Lopes eta Salva Ruiz jokalarien bajak izango ditu Realaren aurka jokatzeko. Real Madrilen aurka baja izan zen Cristiano Biraghi, hamaikakora itzuliko da.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Rulli: Zaldua, Mikel, Íñigo Martínez, Hector; Illarramendi, Reyes, Pardo; Oyarzabal, Vela eta Jonathas.
Granada: Andres Fernandez; Foulquier, Lombán, Ricardo Costa, Biraghi; Rubén Pérez, Fran Rico, Rochina; Success, Peñaranda eta Barral.
Epailea: Gonzalez Gonzalez.
Zelaia: Anoeta.
Ordua: 12:00etan.
rong>12:00etan.