Itxi

30. jardunaldia

Kordoba-Reala (2-0): Albiste onik ez Arcangelen

Sara Lavado

Erredakzioa

Alcarazen gizonak nagusi izan dira eta partida kaskarra jokatu duen Reala merezita gainditu dute. Gainera, Claudio Bravo lesionatu da eta Xabi Prietori gorria erakutsi dio epaileak.

Merezitako porrota jaso du Realak Kordobaren aurka Arcangel futbol-zelaian jokatutako partidan (2-0). Gainera, Claudio Bravo lesionatu da eta Xabi Prietok txartel gorria ikusi du.

Etxekoak nagusi izan dira lehen zatian, joko kaskarra eskaini dute Lasarteren gizonek. Aukerarik onena Griezmann gaztearentzat izan da 8. minutuan. Bere jaurtiketa kanpora joan da oso gutxigatik.

Kordobak zuen baloiaren jabetza eta Reala lo zegoela ematen zuen. 29. minutuan Mikel Gonzalezek Pepe Diazi egindako penaltia adierazi du epaileak. Diazek berak jaurti du hamaika metroetatik, baina Claudio Bravok jaurtiketaren norabidea asmatu eta baloia harrapatzea lortu du.

Dena den, erasoan jarraitu du Alcarazen taldeak. Eta 40. minutuan ezustean harrapatu ditu Bravo eta Reala Arteagak falta bat jaurti eta gola sartuta.


Norgehiagoka bigarren zatian okertu da. Realak suspertu ezinean jarraitzen zuen eta 55. minutuan hamar gizonekin geratu da. Prieto etxekoen area barnean erori da penaltia eskatuz eta Trujillo Perez epaileak bigarren horia erakutsi dio. Gaizki ulertu dio eta donostiarrak ezin izango du hurrengo jardunaldian jokatu.

Baina ez zen Realak jaso beharreko azken albiste txarra. Amaierara heltzeko 15 minuturen faltan Claudio Bravo lesionatu da eta bere ordez Eñaut Zubikarai sartu da. Belaunean hartu du min. 39. minutuan partida erabakita utzi du Juanjok bigarren gola lortuta. Arteagaren pasea ona izan da eta Kordobako jokalariak ez du kale egin.

Fitxa teknikoa:

2 - Kordoba: Raul Navas, Gerardo, Richy, Agus, Fuentes; Arteaga, Carpintero (Lauren, 50''), Scotti, Jose Vega (Dañobeitia, 89''); Asen eta Pepe Diaz (Juanjo, 74'').

0 - Reala: Bravo (Zubikarai, m.78); Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Ansotegi, De la Bella; Rivas, Elustondo (Zurutuza, 68''), Griezmann (Nsue 62''), Xabi Prieto, Aranburu; Carlos Bueno.

Golak:

1-0, 40'': Arteaga.

2-0, 84'': Juanjo.