21:00etan
Erronka zaila du Realak
Agentziak | Erredakzioa
Partida Calderonen jokatuko da, 21:00etan. Txuri-urdinek Iñigo Martinezen baja izango dute, baina Illarramendi eta Jonathas hamaikakora itzuliko dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realak bost jardunaldi daramatza porrotik jaso gabe eta bolada onarekin jarraitu nahi du Atletico Madrilen aurka (21:00etan, Calderonen). Txuri-urdinek Iñigo Martinezen baja izango dute, baina Malagaren aurka baja izan ziren Illarramendi eta Jonathas jokatzeko prest egongo dira.
Agirretxe ere berreskuratu du Realak. Aurrelaria min hartuta egon da urte hasieratik eta larunbatean jokatu zituen lesioaren osteko lehen minutuak Malagaren aurka. Gainera, aurrelari txuri-urdinak berdinketaren gola sartu zuen. Iragan jardunaldiko partidan Jonathas eta Illarramendi baja izan ziren, baina asteartean hamaikakora itzuliko dira. Realaren erasoko lerroa Carlos Velak, Oyarzabalek eta Jonathasek osatuko dute; zelai erdian Illarramendi hamaikakora itzuliko da, eta Diego Reyesek beteko du Iñigo Martinezek defentsaren erdialdean utziko duen tokia.
Bestalde, Atletico Madril sendo iritsiko da partida honetara. Koltxoneroek derbia irabazi zioten Real Madrili Bernabeun eta bigarren postuan daude BBVA Ligako sailkapenean. Yannick Carrasco, Tiago Mendes eta Stefan Savic jokalarien bajak izango ditu Simeonek.
Ustezko hamaikakoak:
Atletico Madril: Oblak; Juanfran edo Gamez, Gimenez, Godin, Filipe; Saúl, Augusto, Gabi, Koke edo Oliver; Griezmann eta Vietto edo Fernando Torres.
Reala: Rulli; Elustondo edo Zaldua, Reyes, Mikel Gonzalez, Yuri; Illarramendi, Pardo, Prieto; Vela, Oyarzabal eta Jonathas.
Epailea: Hernandez Hernandez.
Zelaia: Vicente Calderón.
Ordua: 21.00.
/p> /p>