Itxi

Riesgo ala Zubikarai?

Reala-Hercules: Zalantza uxatu gabe

Ander Altuna

Zubieta

Jakina da Bravok agur esan diola ligari, baina ez dago batere garbi bere ordezkoa nor izango ote den.

Claudio Bravoren lekukoa nork hartuko zain jarraitzen dute Riesgok eta Zubikaraik. Lasarte entrenatzaileak erabakia hartua badu behintzat, barru-barruan gordeta dauka. Gaur goizeko lan saiotik ere ezin daiteke aparteko ondoriorik atera.

Eñaut Zubikaraik berak Zubietan adierazi duenez, "zer esango ote digun zain jarraitzen dut". Egun hauetako entrenamenduak ezberdinak dira bi ordezko atezainentzat. Bravok krisketaz itxia zuen postua lesio malapartatuak zabaldu du eta bietako batentzat aukera zoragarria izango da. "Neroni edo berari egokituko zaio, aurreko asteetan ez bezala jokatzeko aukerekin gaude eta horregatik da diferentea. Kontzentratuta egon behar gara, sartuago gaude eta prest egon nahi duzunez baliteke ohi baino serioago egotea ere" onartu du ondarrutarrak.

Titular postua berea izango zela hitz eman zioten Realeko agintariek baldin eta Bravo eta Riesgo salduko bazituzten. Ondoren gertaturikoa soberan ezaguna da, hortaz, ez du ilusio faltsurik sortu nahi. "entrenatzaileak ezer esan ez arte ez dakizu jokatuko ote duzun. Susmoa hartu dezakezu, baina aurrerago ere izan zitekeena ez betetzea gertatu zait".

Bihar Lasarteren txanda izango da Anoetako prentsa aretoan eta ea orduan argibide gehiago ematen duen.

Gainontzean, Diego Rivas ez da berdeguneko lana egiteko gai izan eskuin iztar aldean min arina duelako. Dena den, ez du Herculesen kontrakoa galduko.

Albisteak (1)