Itxi

Aukera ona

Recreativo-Reala: Oparia zabaldu nahi du

Ander Altuna

Zubieta

Lasarteren taldeak Huelvan irabaziko balu, Herculesek atzo kale egin ostean bigarren sailkatua gutxienez zazpi puntura geratuko litzatekeen.

Anoetako berotasunetik urrun garaipenaren bidera itzultzen ahaleginduko dira etzi txuri-urdinak Huelvan. Balaidosen jaso zituzten azkenengoz bi besoak, orain hiru hilabete jada. Martin Lasartek atzo zioen, aspaldiko partez bi neurketa segidan irabazteak bultzada handia emango liokela multzoari eta ez zaio arrazoirik falta.

Herculesek huts egin eta gero, bigarren sailkatua gutxienez zazpi puntura uzteko aukera aparta izango dute eta alikantekoekiko tartea gainera, bederatzikoa izan liteke. Joan den hilabetean pentsaezina zirudien zuloa zabaldu dezakete gipuzkoarrek. Horretarako, Anoetako dohainak berreskuratu beharrean da. Hiru berdinketa eta bi porrot, hori da Realak pilaturiko uzta azken bost neurketetan etxetik kanpo.

"Sendo ari gara etxean, oso puntu gutxik egin digute ihes eta bertan erakusten dugun maila kanpoan erakustea falta zaigu urtea borobiltzeko. Helburu horrekin abiatuko gara eta ea garaipena eskuratzeko gai garen. Ezinhobeto etorriko litzaiguke" azaldu du Mikel Aranburuk Zubietan.

Bihar burutuko dute partida aurreko azken saioa eta ondoren emango du ezagutzera jokalari-zerrenda entrenatzaileak.
&' || 'nbsp;

Albisteak (3)