Itxi

Cartagonovan

Cartagena-Reala (1-1): Donostiarrek puntu on bat lortu dute

Josu Bilbao

Erredakzioa

Martin Lasarteren taldeak puntu garrantzitsua lortu dute etxetik kanpo, bigarren zatiko 7. minututik 10 jokalarirekin jokatu baitute, Aranburuk bi txartel hori ikusi dituelako.

Puntu garrantzitsu bat lortu du talde gipuzkoarrak Cartagenaren etxean (1-1). Aranburuk egin du txuri-urdinen aldeko gola baina 52. minutuan bigarren txartel horia ikusi eta taldeak 10 jokalarirekin jokatu behar izan du bigarren zati ia osoa. Partidak ez ditu aukera askorik izan eta Lasarteren mutilek ondo eutsi diote Cartagenari hamar jokalarirekin.

Realak ezinhobe hasi zuen partida, 4. minutuan Aranburu kapitainak area kanpotik zartakoa egin eta 0-1ekoa lortu baitzuen. Ruben atezainak ezin izan zuen jaurtiketa gogorra gelditu eta txuri-urdinek nahi zutana lortu zuten, ahalik eta azkarren markagailuan abantaila hartzea. Martín Lasartek, nahi zuena lortu zuen horrela, norgehiagokaren erritmoa ezarriz. Hala ere, etxekoek ere bazekiten partidaren garrantzia eta korner baten ondoren Txus Herrerok 1-1ekoa jarri zuen, bigarren zutoinean bakarrik zegoela baloia sare barrura bidaliz (17. minutuan). 1-1ekoarekin, partida zelai erdian jokatzen jarraitu zen eta ia ez zen aukerarik izan. Riesgok eta Rubenek ez zuten lan gehiegi izan lehen zatian.

Donostiako taldearen abagunerik onena, De la Bellaren erdiraketa batekin heldu zen, baina Agirretxeren jaurtiketa kanpora joan zen gutxigatik (39.minutuan). Atsedenaldi baino lehen, alde negatiboena, Rivasen eta Aranbururen txartel horiak izan ziren.

Bigarren zatian, etxeko taldeak aukera paregabe bat izan zuen markagailuan aurreratzeko, baina Cartagenaren errematea, Carlos Martinezek gol marratik atera egin zuen (50. minutuan). Gauzak zail jarri zitzaikzion orduan Realari, izan ere, Aranburuk bigarren txartel horia ikusi zuelako 52. minutuan. Talde txuri-urdina 10 jokalarirekin gelditu zen baina Cartagena ez zen ia heldu Riesgoren atera.

Martin Lasarte entrenatzailea, partidari oreka jartzen saiatu zen Bergara eta Griezmann zelaian sartuz baina donostiarrak ez ziren ia heldu Rubenen atera. Norgehiagokak berdin jarraitu zuen hurrengo minutuetan eta gipuzkoarrek puntu on bat lortu zuten igoera lortzeko bideko aurkari zuzen baten etxean. Alde kaxkarrena talde txuri-urdinean Rayo Vallecanoren aurkako Aranburu eta Rivasen bajak izango dira.

Fitxa teknikoa:

1 - Cartagena: Ruben; Exposito, Chus Herrero, Etxeita (Gonzalez-Vigil, m. 83), Signorino; Mariano Sanchez, Falcon (Longás, m.55), De Lucas, Lafuente (Moreno, m.71); Victor eta Toché.

1 - Reala: Riesgo; Carlos Martinez, Ansotegi, Mikel Gonzalez, De la Bella; Rivas, Aranburu, Xabi Prieto, Nsue (Viguera, m. 85); Zurutuza (Markel, minuto 54) eta Agirretxe (Griezmann, m. 60).

Golak: 0-1.&' || 'nbsp; 5. minutua: Aranburu. 1-1. 17. minutua: Chus Herrero.