Kargatzen...
Itxi

Aurkezpena

Juanmi: 'Realean jokatzea harro egoteko modukoa da'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Jokalariak 2021. urtea arte sinatu du talde donostiarrarekin eta 35 milioi euroko etete klausula dauka.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak aurrelari berria aurkeztu du, Juan Miguel Jimenez, 'Juannmi'. Jokalari andaluziarra Southampton talde ingelesetik fitxatu dute, eta aurkezpenan bertan esan duenez, "harro" dago Realera etortzeagatik. Denboraldi ona egitea espero du, bere helburuetako bat Espainiako selekziora itzultzea delako.

"Jokalari bezala garrantzitsua da niretzat Espainiako ligara itzultzea, eta taldeari laguntzea. Itzela litzateke selekzioko ateak berriro zabaltzea, esan du Juanmik. Onartu duenez, Ingalaterra ez zuen jokatzeko aukera handirik izan.

Aurkezpen ekitaldian, Juanmirekin batera, Angel Oyarzun Realeko presidenteordea eta Lorenzo Juarros 'Loren' kirol zuzendaria izan dira. Juanmik ilusio handia agertu du Espainiako Ligan berriro jokatzeagatik, Malagarekin jokatu ostean.

"Balioaniztuna eta azkarra"

"Realea jokatzea harro egoteko moduko gauza da eta nigan jarritako konfiantza joko ona eginez eta taldeari lagunduz itzuli nahi diet", esan du andaluziarrak. Juanmik jokalari "balioaniztuna eta azkarra" dela adierazi du.

la adierazi du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)