Itxi

Azken sailkatuaren aurka

Reala-Castello: Inor ez da fio

Ander Altuna

Zubieta

Aranburuk eta Gonzalezek aho batez adierazi dute funtsezkoa litzatekeela hiru puntuak eskuratzea etzi Castelloren kontra. Arrasatearrari dagokionez, jokatzeko prest izango da.

Puntuak behar ditu talde txuri-urdinak igoerako arrastoa berandu baino lehen zeharkatzeko. Horregatik, begiz jota dute etzi, Castelloren aurkako lehia eta aldagela barruan inork ez dio erreparatu sailkapeneko kokapenari. Bost axola zaie. "Ozta-ozta irabazi genien aurreneko itzulian eta ez da batere erraza izango. Gutxi falta da bukatzeko eta ezin dugu lo hartu. Partida hau irabaztea oso garrantzitsua litzatekeen guretzat igoerako zenbakietatik oso gertu jarriko ginatekeelako" nabarmendu du Mikel Aranburuk. Gonzalezen hitzek ezinhobeto deskribatzen dute neurketaren funtsa.

"Arriskutsua bezain erabakiorra izango da. Badakigu zer nolako garrantzia duen etxean irabazteak: 67 puntu zenbatuko genituzkeen bost partidaren faltan. Puntuazio bikaina. Dena eman behar dugu". Min hartuta bueltatu zen Gal zelaitik arrasatearra ezker orkatila bihurritu zuelako.

Ondorioz, kili-kolo ekin zien entrenamenduei, baina egunen poderioz askoz ere hobeto sentitzen da. "Ez dut oso hazita eta ongi nago. Jokatzeko moduan ez banago neronek esango nioken entrenatzaileari, baina mina jasangarria denez, aurrera". Taldearekin arituko da bihar eta Lasartek nahi izanez gero Ansotegiren aldamenean jarraituko luke.

Beste alde batetik, Xabi Prietok ez du berdeguneko saioan parte hartu. Izter inguruko giharrak gogortuta zituenez atseden hartzea komenigarriena litzatekeela iritzio diote sendagileek. Ez du jokatzeko inolako arazorik izango.

Albisteak (2)