Itxi

Reala

Aranburu: "Presaka irtengo da Betis eta ea aprobetxatzen dugun"

Ander Altuna

Zubieta

Bravo eta Riesgo kenduta gainerako jokalari guztiak bere aginduetara ditu Lasartek igandeko lehia prestatu ahal izateko.

Sutsuak dira Ruiz de Loperako harmailak bete ohi dituzten jarraitzaileak. Onerako zein txarrerako. Hain justu esneak gainezka egin lezake behar dena baino gehiago irakin ezkero eta horretan ahaleginduko dira txuri-urdinak, hasieran kontran izango duten giroa Betisi kutsatzen. "Neurketa hasierako giroa bero-beroa izango da. Zaleak eurekin izango dira ziur, baina segun eta partidak zer norabide hartzen duen jarreraz alda dezakete. Lehenbiziko minutuetan markagailuari eusteko gai bagara eta ikusten badute Betisek irabazteko zailtasunak dituela hasierako berotasun hori kontran izango luketen. Presaka irtengo dira eta ea horri probetxua ateratzeko modua dugun", adierazi du Mikel Aranburuk. Andaluziarren kontrako lehia ere izan du hizpide Imanol Agirretxek Zubietan. Usurbildarrak garbi dauka aurreneko txistu hotsa entzun orduko partidan sartuta behar dutela gainontzean jai izango dutelak. "Cartagenakoak balio behar digu, horren antzera planteatuko dugulako. Jakin badakigu talde on baten kontra neurtuko ditugula indarrak eta bost-hamar minutuko despiste txiki bat garesti ordainduko genukeela. Horregatik, hasiera-hasieratik oso sartuta ekin behar diogu bestela ez dugulako ezer ekarriko bertatik".

Jokalari-multzoa gizendu egin da azken egunotan eta hori albiste ona da Lasarterentzat. Bueno, Elustondo, Agirretxe, Markel... osatu dira eta Riesgo eta Bravo izan ezik gainerakoak uruguitarraren aginduetara daude. Entrenamenduko notizia eskasa Esnaolak utzi du, eskuin orpoan min hartu baitu. Hala ere, ez dirudi aparteko arazorik izango duenik.

Albisteak (1)