Hirugarren fitxaketa
Realak William José jokalaria fitxatu duela konfirmatu du
eitb.eus
Brasildarrak Jonathas de Jesus herrikideak utzitako lekua betetzera dator. 2021. urtera arte jokatuko du Realean.
Realak William José aurrelari brasildarraren fitxaketa konfirmatu du.
24 urteko jokalaria donostiarrek egiten duten hirugarren fitxaketa da, Juanmirenaren eta Toño Ramirezenaren ostean. William Josék Jonathas de Jesusek utzitako lekua beteko du.
Aurrelariak Las Palmasen jokatu zuen iaz eta bost urte emango ditu Realean. Real Madrilen harrobitik pasatu da eta Lehen Mailan Carlo Ancelottiren eskutik egin zuen debuta.
Ondoren Zaragozan jokatu zuen, Adelante Ligan, golak egiteko duen erraztasuna agerian utziz.
Gola, potentzia eta gaztetasuna Brasiletik. Bem-vindo, Willian Jose, ongi etorri.https://t.co/Hb4q4LN7Yc pic.twitter.com/GJiaabBB7M
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 31 de julio de 2016