Itxi

Anoetan, giro bikaina

Lasarte (Reala): 'Itsu-itsuan sinisteko unea da'

Ander Altuna

Zubieta

Taldearengan duen konfiantza berresteaz gain, uruguiatarrak dio zelai gainean antzeman behar dela bataren eta bestearen premia.

Partida gerturatu ahala tenperaturak gora egin du jarraitzaileen artean eta entrenatzailearen eskariari erantzun paregabea emango zaio. Eserleku gutxi geratuko da jaberik gabe. Lasartek nahi zuena. "Haizea alde izango dugu inondik ere eta hori mesedegarri zaigu. Beti izan ditugu guregandik gertu eta haien babesa garrantzitsua izango da". Azken jardunaldietan kirolaren funtsari itzal egin ohi die eskupeko. Guztion ahotan daude maletin famatuak. Entrenatzaileak nabarmendu duenez, ez da horri buruz pentsatzeko momentua, baizik eta "itsu itsuan" sinistekoa. "Taldearengan fede osoa izan behar da", erantsi dio.

Uruguaitarraren hitzetan oinarrituz behintzat, ezinezkoa da ondorioztatzea zein talde jarriko duen hasieratik. Arrasto gutxi utzi ohi du. Aurreratu duen gauza bakarra Carlos Buenok tokia izango duela jokalari-zerredan. "Fisikoki goruntz egin eta gero parte hartzeko moduan da. Minutuak izan ditzake".
Diego Rivasek bereganatu du atentzioa Zubietan. Ezker orkatila bihurritu ostean aldageletara abiatu da eta uneotan ez dago garbi jokatzerik izango ote duen. Baikortasun eta zuhurtziaren artean mintzatu da Lasarte horri buruz galdegin zaionean. "Arazorik izango ez duelakoan nago. Ez zait iruditzen gaurkoak galaraziko dionik behintzat. Hala ere, itsarotea onena, ea hurrengo orduetan nola sentitzen den". Carlos Martinez ordezkatzeko hautagai sendoena berriz, Dani Estrada da, nahiz, Mikel Gonzalezek kokapenez alda dezakeen. Hala balitz, Labaka itzuliko litzatekeen taldera.

Albisteak (1)