Itxi

Prentsaurrekoa

Oyarzabal: 'Eskaintzak izan ditut, baina nahi dudan lekuan nago'

eitb.eus

Leer en Castellano

Realeko aurrelariak prentsaurrekoa eman du Jokin Aperribay presidentearekin eta 'Loren' kirol zuzendariarekin batera. Etete klausula 50 milioira igo diote, 60 'kasu berezietarako'.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mikel Oyarzabal gustura agertu da Realean jarraitzeko hartutako erabakiarekin, azken orduetan Athleticek fitxatzeko asmo sendoa zuela zabaldu ostean.

"Beti egon nahi izan dudan lekuan nago, Realean", azpimarratu du jokalariak behin eta berriz, Jokin Aperribay presidentearekin eta Lorenzo Juarros 'Loren' kirolak zuzendariarekin batera emandako prentsaurrekoan.

"Beste talde batzuen eskaintzak izan ditut, baina Realarena izan da konbentzitu nauena", gaineratu du, talde horiek zeintzuk izan diren zehaztu barik.

Aurrelari gazteak otsailean berritu zuen Realarekin zuen kontratua 2021 arte. Orain, kontratu hori utebete luzatzea adostu du klubarekin. Etete klausula ere igo dute, 40 milioitik 50era, '60 milioira kasu berezietan'. Aperribayk ez du zehaztu zeintzuk diren kasu berezi horiek. Athleticekin Oyarzabali buruz hitz egin izana ere ukatu du presidenteak.

 

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)