19 jokalari
Gaztañaga, Canales eta Concha, deialditik at
eitb.eus
Talde txur-urdinak Espanyolen aurka jokatuko du ostiralean Anoetako futbol-zelaian.
Eusebiok, Realako entrenatzaileak, 19 jokalari deitu ditu Espanyolen kontra jokatzeko (ostiralean, 20:45ean). Anoetan, LaLiga Santanderreko hirugarren jardunaldia jokatuko da, bigarrena etxean.
Lesionatuta jarraitzen dute Toñok, Granerok eta Agirretxek eta zerrendatik kanpo daude Gaztañaga, Canales eta Concha bezala.
Ustezko hamaikakoak
Reala: Rulli; Zaldua, Iñigo Martínez, Mikel, Yuri; Illarramendi, Bergara, Zurutuza; Xabi Prieto, Oyarzabal eta Juanmi.
Espanyol: Roberto; Javi López, Oscar Duarte, David López, Víctor Sánchez; Hernán Perez, Javi Fuego, Marc Roca, Piatti; Jurado eta Gerard Moreno.
Epailea: Iglesias Villanueva.
Estadio: Anoeta.
Eusebio: "RCD Espanyolek abiadura handia du, jokalari azkarrekin. Prest egon behar gara"
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 8 de septiembre de 2016
¿ 19 jokalarien zerrenda biharko neurketarako @RCDEspanyol -en aurka (20:45) #RealSociedadEspanyol pic.twitter.com/KscvjxKG7H
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 8 de septiembre de 2016