Itxi

Igoeraren zain

Reala: Lasaitasuna nagusi

Ander Altuna

Erredakzioa

Gonzalezek eta Buenok aho batez adierazi dute kanpoko festa giroa baretu egin behar dela oraindik ez dutelako ezer lortu.

Inork ez du igoerako festa galdu nahi eta kaleetan euforia usaina arnasten da. Jokalariek ordea, ez diote lasaitasunari bizkar eman nahi eta zuhurtziaz mintzatu dira prentsa aretoan. "Guztion artean baretu egin behar dugu euforia giroa mesedez, mesedegarri baino kaltegarri zaigulako. Igandeko lehia denboraldiko garrantzitsuena da, igoeraz gain txapelketa irabaz dezakegulako eta horretarako lasaitasuna izan behar dugu inguruan", eskatu du Carlos Buenok. Antzerako hitzak erabili ditu mikfrofonoen aurrean Mikel Gonzalezek. "Neurketa da garrantzitsuena. Hori gabe festaz hitz egiteak ez du zentzurik. Erabateko lehentasuna partidak du. Horretarako ongi entrenatu behar dugu asten zehar eta irabaztera atera. Gero gerokoak".

Aurrelariari dagokionez, bere etorkizunaz galdetu zaio eta garbi esan du datorren denboraldian bere burua lehen mailan ikusten duela, ahala badu Realean eta orain gutxi eten zuela abendu arte Peñarolekin zuen lan lotura.

Ez da samurra ospakizunetan ez pentsatzea. Inoiz baino gertuago ikusten da helmugako arrastoa eta songinkeriarik ez bada igoerak ez dio ihes egingo talde txuri-urdinari. Hala ere, emozioa kudeatzen jakin behar da eta burua uneoro hotz mantentzen. Hain gertu egonagatik ere bultzakada txiki, txiki, txikia falta da eta hori eman arte hankak lurrean izan behar dira. Lanaren ondorio izango litzateke algara. Ez dira lehentasunak nahasi behar. Horregatik, aldagelak hartu duen jarrera zuhurra zentzutasunaren eremuan sartzen da eta neurketa era horretara prestatuz are eta gertuago egongo da. Baita festa ere noski.

Albisteak (2)

Bideoak (2)