Itxi

2014. urtera arte

Reala: Joseba Llorente, jokalari txuri-urdina

Erredakzioa

Antza, 2,5 milioi erdi ordaindu ditu Donostiako taldeak Hondarribiako jokalaria fitxatzeagatik.

Realak Joseba Llorente aurrelaria fitxatu du. Donostiako kluba eta eta Vila-real akordio batera heldu dira dagoeneko.

Vila-realek 2008. urtean fitxatu zuen Hondarribiko jokalaria eta bertan 61 partida ofizial jokatu eta hamabost gol sartu ditu. Antza, 2,5 milioi erdi ordaindu ditu Realak.

Llorentek 30 urte ditu eta lau urteko kontratua sinatu du, 2014ko ekainaren 30era arte, hain zuzen ere.

Asteartean, aurkezpena

Realak asteartean, ekainaren 22an, aurkeztuko du Llorente Anoetan (19:00etatik aurrera). Prentsaurrekoa eskainiko du eta ondoren berdegunera zelairatuko da elastiko txuri-urdinarekin.

Albisteak (1)

Bideoak (1)