Garaipena Anoetan
Reala garaile, partida ona eginda (2-0)
Agentziak | Erredakzioa
Eusebioren taldea Atletico Madrili gailendu zaio, Carlos Velak eta Willian Josek egindako golei esker, biak penaltiz.
Reala aurten serio dabilela argi utzi du eta Europako postuetan amaitzeko hautagaitza sendoa aurkeztu du Anoetan Atletico Madrili 2 eta 0 irabazi ostean. Partidako bi golak bi penaltiren ondorioz iritsi dira.
Donostiarrek presioa egin dute hasieratik eta madrildarra bere zelaian sartuta izan dituzte minutu askotan. Lehen abisua Zurutuzak eman du, neurketa hasi eta bost minutura.
Lehen zatiaren erdi aldera esnatu da Cholo Simeoneren taldea, eta arriskua sortu dute Rulliren arearen inguruan.
Reala sufritzen hasi da, baina aukerak izan ditu. Argiena, atsedenaldiaren atarian, Carlos Velaren errematea Oblak atezainaren eta langaren artean urrundu dutenean.
Mexikarra izan da protagonista bigarren zatian. Gabik penaltia egin dio Yuriri eta Vela izan da penalti puntutik jaurti eta gola egin duena.
Bigarren gola, William Josek
Txuri-urdinen golarekin, Atletico urduri jarri da eta erasoan ez du asmatu. Griezmann erdi desagertuta ibili da eta Saul Correagatik aldatu du Simeonek partidaren amaieran.
Realak estutasunak ekidin ditu bigarren gola sartuz. Epaileak Carlos Velari penaltia egin diotela adierazi du, eta hau Willian Josek jaurti du, gipuzkoarren bigarren gola egiteko.
Amaitu da! 2-0 Garaipen ederra! Aupa Reala!!! pic.twitter.com/0S4PPeJ4Oe
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 5 de noviembre de 2016