Marka itzela
Azken 8 denboraldietan penalti bakarra huts egin du Realak
Agentziak | Erredakzioa
1. Mailan zenbaki onenak dituen jokalaria Xabi Prieto da. Jaurtitako 22 penaltietatik 21 gol egin ditu.
Azken zortzi denboraldietan Realak penalti bakarra huts egin du; 2012.an Betisen kontrako partidan Imanol Agirretxek ez zuen asmatu.
Atletco Madrilen kontrako neurketan Carlos Velak eta Willian Josek penaltiz egin zituzten talde txuri-urdinaren bi golak Realaren marka ikaragarria sendotuz eta handituz.
Nahiz eta igandean jaurti ez, 1. Mailan zenbaki onenak dituen jokalaria Xabi Prieto da. Jaurtitako 22 penaltietatik 21 gol egin ditu.
¡El mexicano @11carlosvela es el jugador en activo de #LaLiga que más penaltis ha lanzado sin fallar (9)! ¿¿¿ https://t.co/ysDAoJ6DVB
— LaLiga (@LaLiga) 7 de noviembre de 2016