Errege Kopa
Realak urrats handia eman du Valladoliden kontra (1-3)
Mikel Dominguez | eitb.eus
Iñigo Martinezek eta Juanmik, bi aldiz, egin dituzte txuriurdinen golak. Anoetako itzuliko neurketari alde erosoarekin ekingo dio Realak.
Realak Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko neurketa irabazi dio Valladolidi, Iñigo Martinezen gol batekin eta Juanmiren beste birekin, eta pausu handia eman du sailkatzeari begira. Valladoliden gola Jaime Matak egin du, penaltiz.
Reala baloiaren jabe egin da hasieratik, eta horrela heldu da bere lehenengo gola. 6. minutuan, korner jaurtiketa batean, Iñigo Martinezek gola sartu du, aldaratze bat aprobetxatuta. Etxekoen erantzuna laster iritsi da. Rullik, 8. minutuan, Jaime Mataren errematea gelditu du, baina minutu gutxi barru area barruan bota egin du. Aurrelaak penaltia sartu du.
Aukera ugari egon dira: Jaime Mataren baloia zutoinera, Carlos Velaren baliogabetutako gola -ez zegoen jokoz kanpo-, Valladoliden baliogabetutako beste bi gol, Iñigo Martinezen jaurtiketa bat urrunetik... Berpiztu da Valladolid, eta Realari gauzak zail jartzen bukatu du. Joanetorriz betetako zatia izan da, iritsiera eta aukera askorekin.
Txuriurdinek ondo hasi dute bigarren zatia, baloiaren jabe. Valladolidek ondo itxi ditu hutsuneak, baina 61. minutuan, azkar ibili da Illarramendi, eta pasea egin dio Juanmiri. Horrek ez du barkatu ezkerretik.
Realak jarraitu du Valladoliden aurka nagusi izaten, eta 74.ean neurketa itxi du, Juanmiren beste erremate baten bidez Carlos Martinezen pasea baliatuta. Etxekoek beste gol bat egiteko aukera izan dute, baina baliogabetu diote berriz, jokoz kanpo egoteagatik, eta beste abagune batean zutoina jo du baloiak. Txuriurdinek alde eroso batekin jokatuko dute itzulikoa Anoetan.
FITXA TEKNIKOA
Valladolid: Pau; Markel, Lichnovsky, Alex Perez, Angel; Anuar (Guitian, 69. min), Luismi; Villar (Guzman, 56. min), Marcos, Jordan (Drazic, 78. min); Mata.
Reala: Rulli; Carlos Martinez, Íñigo Martínez, Navas, Yuri; Canales, Illarra, Zurutuza (David Concha, 75. min); Carlos Vela (Granero, 69. min), William Jose (Bautista, 80. min) eta Juanmi.
Golak: 0-1, 6. min: Iñigo Martinez. 1-1, 13. min: Mata, penaltiz. 1-2, 62. min: Juanmi. 1-3, 74. min: Juanmi.
4. min: Juanmi.