Deporren aurka, astelehenean
Realak Txapeldunen Ligako postuetan amaitu nahi du jardunaldia
Erredakzioa
Txuri-urdinek Deportivoren aurka jokatuko dute astelehenean, 20:45ean, Riazorren. David Zurutuzak gainkarga du, eta baja da.
Realak LaLigako sailkapeneko laugarren postua eskauratu nahi du jardunaldi honetan, baina horretarako garaipena lortu beharko du Deportivoren aurka astelehen honetan, 20:45ean, Riazorren. Garaipena lortuz gero, txuri-urdinek Atletico Madril gaindituko dute, eta Txapeldunen Ligako postuetan bukatuko du jardunaldia.
Donostiako taldea bolada onean da Athleticen aurkako derbiaren ostean jokatutako bost partidetan ez baitu porrotik jaso. Gainera, aste honetan garaipena lortu zuen Errege Kopan Valladoliden aurka (1-3).
Eusebio Sacristan entrenatzaileak ezingo du David Zurutuzarekin kontatu. Erdilariak gainkarga du, eta deialditik at geratu da. Bere ordez Igor Zubeldiak, Esteban Granerok edo Sergio Canalesek joka lezakete.
Bestalde, Deportivo puntu premia larrian dago, eta Gaizka Garitano euskal entrenatzaileak garaipena behar du entrenatzaile karguari eusteko. Deporren baja bakarrak Bruno Gama eta Laureano Sanabria 'Laure' dira.
Ustezko hamaikakoak:
Deportivo: Tyton; Juanfran, Albentosa, Sidnei, Navarro edo Luisinho; Borges, Guilherme; Carles Gil, Çolak edo Joselu, Babel; eta Florin Andone.
Reala: Rulli; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Raul Navas, Yuri; Illarramendi, Granero edo Canales, Xabi Prieto; Oyarzabal, Vela eta Willian Jose.
Epailea: Munuera Montero.
Zelaia: Riazor.
Ordua: 20:45ean.
trong>20:45ean.