4 porrot eta berdinketa bat
Realak ez du garaipena lortzen aurkariak lehen gola sartzen dionean
Erredakzioa
Real Madril, Vila-real, Espanyol, Eibar eta Deportivo taldeek aurrea hartu dute markagailuan txuri-urdinen aurka eta gipuzkoarrek perikitoen aurka berdintzea soilik lortu dute.
Realak 5-1 galdu zuen astelehenean Deportivoren aurka Riazorren eta jipoia jaso zuen arren porrotak ez du orain arte talde txuri-urdinak lana amildegitik behera botako. Hori bai, Realari aurkariak lehen gola sartzen dionean, ez da garaipena lortzeko gai.
Denboraldiko lehen partidan Real Madrilen aurka 0-3 galdu zuen talde txuri-urdinak Anoetan. Vila-realen aurka Sansonek sartu zituen norgehiagokako lehen bi golak eta Yurik aldeak murriztu zituen arren, 2-1 galdu zuen. Eibarren aurkako derbia 2-0 galdu zuten donostiarrek eta lehen gola bere atean sartu zuen Asier Illarramendik. Espanyolen kontra jokatutako partidan perikitoak aurreratu ziren markagailuan Piattiren gol batekin eta lehia bana (1-1) berdinduta amaitu zen.
Deportivoren aurka ere galtzen hasi zen Reala eta bigarren zatiaren hasieran Yuriren golarekin aldeak murriztea lortu zuen. Txuri-urdinek, ordea, ezin izan zuten emaitza irauli eta 5-1 galdu zuten.
zuten.
zuten.