Gaur, 20:45ean
Realak garaipena nahi du Malagaren aurka
Erredakzioa
Txuri-urdinek Rosaledan jokatuko dute gaur. Ostegunean Kopako partida du Bartzelonaren aurka, baina arreta guztia jarri nahi dute Malagaren aurkako norgehiagokan.
Realak LaLigako seigarren postua sendotu nahi du gaur, 20:45ean, Malagaren aurka jokatuko duen partida irabazita. Ostegunean, txuri-urdinek Bartzelonaren aurka jokatuko dute Kopako final-laurdenetako joaneko partida, baina Rosaledako partidan jarri nahi dute arreta guztia, atseden hartzeko Bartzelonak baino bi egun gutxiago izango dituen arren.
Eusebio Sacristanek zuzentzen duen taldeak gaizki ekin zion Ligari 2017an Sevillaren aurka 0-4 galduta eta joera aldatu nahi du. Carlos Martínez, Mikel Gonzalez, Markel Bergara eta Imanol Agirretxe ez daude jokatzeko moduan, eta zalantzan daude Carlos Vela, Joseba Zaldua eta Raul Navas.
Bestalde, Malagak lau partida jarraian daramatza garaipena lortu gabe. Marcelo 'Gato' Romero entrenatzaileak baja asko izango ditu: Weligton, Federico Ricca, Zdravko Kuzmanovic, Miguel Torres, Youssef En-Nesyri eta Bakary Kone ez dira jokatzeko prest egongo.
Ustezko hamaikakoak:
Malaga: Kameni; Rosales, Llorente, Villanueva, Juan Carlos; Santos, Camacho, Recio, 'Chory' Castro; Fornals eta Sandro.
Reala: Rulli; Elustondo, Navas, Iñigo Martinez, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Oyarzabal, Juanmi eta Willian Jose.
Epailea: Antonio Miguel Mateu Lahoz.
Zelaia: Rosaleda.
Ordua: 20:45.