Ostiralean, 20:45ean
Garaipena nahi du Realak Txapeldunen Ligako postuetan sartzeko
Agentziak | Erredakzioa
Donostiarrek sei puntuko aldea ateratzen diete kataluniarrei sailkapenean.
Realak Espanyolen etxean jokatuko du helburu hirukoitza buruan duela: partida irabaztea, Quique Sanchezen taldea Europako postuetako borrokatik aldentzea eta Txapeldunen Ligako postuetan sartzea.
Donostiarrek sei puntuko aldea ateratzen diete kataluniarrei, eta, ondorioz, irabaziz gero, alde hori bederatzi puntura igoko litzateke. Gainera, bi taldeen arteko golen diferentzia gipuzkoarren aldekoa izango litzateke, lehen itzulian bana egin zutelako Anoetan.
Partida honetarako, Eusebiok Iñigo Martinez zelairatu ahal izango du, zigorra bete berri duelako. Raul Navas ere jokatzeko moduan da.
Entrenatzaileak deialdian sartu ditu Alvaro Odriozola hegalekoa eta Joan Bautista aurrelaria, biak harrobikoak.
Ustezko hamaikakoak
Espanyol: Diego López; Marc Navarro, David López, Diego Reyes, Aarón; Javi Fuego, Jurado; Hernán Pérez, Reyes, Gerard Moreno eta Caicedo.
Reala: Rulli; Zaldua, Navas, Iñigo Martínez, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Oyarzabal, Vela eta Willian José.
Epailea: Fernández Borbalán (Andaluziako Batzordekoa).
Estadioa: Cornellá- El Prat
Orduan: 20.45ean