Itxi

Kontratua eten du

Olabek dimisioa aurkeztu eta ez du Realean jarraituko

Erredakzioa

Roberto Olabek Realeko futbol zuzendari karguari uko egin dio arrazoi pertsonalak argudiatuta. Duela sei hilabete iritsi zen klub txuri-urdinera, baina kontratua etetea erabaki du.

Roberto Olabe eta Jokin Aperribay Realeko presidentea. Argazkia: EiTB

Roberto Olabek dimisioa aurkeztu du astelehen honetan, eta ez du Realaren futbol zuzendaria izaten jarraituko. Sei hilabete eman ditu karguan, baina astelehen honetan bi aldeak lotzen izan dituen kontratua etetea erabaki du "arrazoi pertsonalak" direla medio.

Jokin Aperribay presidenteak 2016-2017. denboraldi hasieran fitxatu zuen Olabe Qatarreko Aspire akademiatik eta hiru urterako kontratua sinatu zuen, 2019. urteko ekainaren 30era arte. Sei hilabete karguan eman ostean eta arrazoi pertsonalak direla medio, dimititu egin du.

 

in du.

 

Albisteak (3)