Itxi

2018ra arte

Xabi Prietok beste urtebetez berritu du kontratua Realarekin

Erredakzioa

Klub txuri-urdina eta jokalaria bi aldeak lotzen dituen kontratua berritzeko akordiora iritsi dira. Kapitainak 2018ko ekainaren 30era arte jarraituko du Realean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Xabi Prietok beste urtebetez jarraituko du Realean. Talde txuri-urdineko kapitaina eta kluba bi aldeak lotzen dituen kontratua berritzeko akordiora iritsi dira, eta Prietok 2018. urteko ekainaren 30era arte jarraituko du.

"Fisiko aldetik oso ondo aurkitzen naiz eta gozatzen ari naiz. Horregatik, jarraitzeko moduan ikusten naiz. Entrenatzaileak, presidenteak eta kirol-zuzendaritzak nigan konfiantza izatea oso garrantzitsua da, eta horrek guztiak jarraitzera bultzatu nau", adierazi du kapitainak.

 

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)