Bad Bleiberren (Austria)
Reala-Dinamo de Tirana (4-2): Bigarren garaipena
Erredakzioa
Bitik bi. Talde donostiarrak denboraldiaurreko bere bigarren garaipena lortu du. Llorentek, Viguerak eta Agirretxek (2) egin dituzte talde euskaldunaren golak.
Realak bere aurredenboraldiko bigarren garaipena lortu du, Tiranako Dinamoren aurka, partidaren azken txanpan markagailuari buelta emanda.
Donostiarrak prestaketa fisikoan sartuta dira buru-belarri eta garaipen honek moralez beteko ditu, bere aurkaria Txapeldunen Ligako atarikoa jokatu baitu eta prestaketan aurreratuagoa baita.
Joseba Llorentek egin du partidako lehenengo gola, buruz sarera bidaliz Xabi Prietoren erdiraketa bat.
Tiranako Dinamok bi gol egin eta 1-2koa jarri du markagailuan, baina hamar minutu eroetan donostiarrek sartutako hiru golek garaipena eman diote Realari.
Ostegun honetan, Realak beste partida bat jokatuko du, Txipreko AEL Limasolen aurka. Tamudok ez du partida hau jokatuko eta debuta larunbatean egin dezake Austriako egonaldiko azken partidan.
4.- Reala: Zubikarai, Dani Estrada (Carlos Martínez, 64''), Ansotegi, Mikel González (Labaka, 64''), Cadamuro (De la Bella, 64''), Ros (Aranburu, 64'', Illarramendi (Markel 64''), Xabi Prieto (Albistegi, 64''), Zurutuza (Rivas, 64''), Sutil (Viguera, 64'') y Joseba Llorente (Agirretxe, 64'').
2.-Dinamo Tirana: Hidi, Xhafa, Pisha, Malakarne, Pequini, García, Punticanin, Muzaka, Vila, Martinena y Bakaj. Bigarren zatian Soza, Daja, Sefa, Imami, Brdufi eta Sekseni sartu dira.
Golak: 1-0, 6'': Llorente. 1-1, 12'': Martinena. 1-2, 73'': Muzaka. 2-2, 82'': Agirretxe. 3-2, 85'': Viguera. 4-2, 88'': Agirretxe.