Arratsaldeko 18:00etan
Bochum-Reala: Austriako egonaldiko azken lagunartekoa
Erredakzioa
Martin Lasarteren mutilek Austriako stageko azken partida jokatuko dute talde alemanioarraren aurka.
Txuri-urdinek Sank Veit an der Glanen jokatuko dute Blad Bleibergeko egonaldiko azken lagunartekoa. Haien aurkaria, Bochum talde alemaniarra izango da, talde indartsua printzipioz. Reala beraz, orain arte erakutsi duen itxura ona mantentzen saiatuko da alemaniarren aurka beste garaipen bat bilatuz. Donostiko taldeko entrenatzaileak adierazi duenez, Raul Tamudok minutuak eduki ditzake Bochumen aurkako norgehiagokan.
Partida honen ostean, Reala Donostiara itzuliko da, aurredenboraldia etxean prestatzen jarraitzeko.