Itxi

Ostiralean, 21:00etan

Europa jokoan, Sevillaren eta Realaren arteko partidan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Eusebiok Iñigo Martinez zelairatu ahal izango du, baina ez Willian José, brasildarrak arazo fisikoekin jarraitzen duelako.

Granero eta Illarramendi, Sevillaren aurka Anoetan jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

Realak punturen bat atera behar du Sanchez Pizjuan zelaitik Vila-realekin eta Athleticekin duen lehian oso atzean ez geratzeko. Hiru taldeek Europa Ligarako txartela lortu nahi dute.

Asteburu honetan, begi bat Camp Nou zelaian izango dute donostiarrek, Vila-realek bertan jokatuko baitu Bartzelonaren aurka. Talde horiak Realak baino bi puntu gehiago dauzka sailkapenean, eta Bartzelonan galduz gero, Sevillaren aurkako garaipenari esker txuri-urdinak puntu bat aurretik jarriko lirateke.

Sevilla Ligako bigarren talderik onena da etxeko partiden estatistikei dagokienez, eta Reala, berriz, Ligako hirugarren onena kanpoko neurketetan. Ondorioz, lehia bizia espero da Sanchez Puizjuan futbol zelaian.

Eusebio Sacristanek Iñigo Martinez berreskuratu du, Granadaren aurkako partidan baja izan ostean. Willian Jose goleatzaileak, berriz, jokatu gabe jarraituko du, bere arazo fisikoak ez dituelako gainditu.

 

Ustezko hamaikakoak

Sevilla: Sergio Rico; Mercado, Nico Pareja, Rami, Escudero; N'Zonzi, Iborra; Sarabia, Ganso o Franco Vázquez, Vitolo; eta Jovetic.

Reala: Rulli; Odriozola, Navas, Iñigo Martínez, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Prieto; Oyarzabal, Juanmi eta Vela.

Epailea: José Luis González González (Gaztela-Leoneko batzordekoa).

Estadioa: Ramón Sánchez Pizjuán.

Ordua: 21.00

Albisteak (3)