Itxi

Larunbatean, Malagaren kontra

Golak Anoetan izen propioa du

eitb.eus

Leer en Castellano

Willian Josek eta Juanmik egindako 22 goletatik 18 Anoetako futbol-zelaian egin dituzte, euren zaleen aurrean.

Juanmi. EFE

Realak partida garrantzitsua du larunbatean Anoetako futbol-zelaian. Txuri-urdinek sasoian den Malagaren kontra neurtuko dituzte indarrak Donostian jokatuko den denboraldiko azken partidan.

Europa Ligarako sailkapena lortzea da erronka eta horretarako Willian Jose eta Juanmi jokalarien golak behar dituzte.

Bi aurrelariek egindako 22 goletatik 18 Anoetako futbol-zelaian bertan egin dituzte, euren zaleen aurrean, beraz, argi dago golak Anoetan izen propioa duela.

 

duela.

 

Albisteak (2)