Itxi

Ipuruan

Eibar-Reala (1-3): Donostiarrek eraman dute lagunartekoa

Erredakzioa

Martin Lasarteren mutilek buruz sartu zituzten garaipen eman zien hiru golak, nahiz eta lehen zatian armaginen jabetza eta jokoa hobea izan.

Realak bigarren zatian erabaki zuen Eibarren aurkako lagunartekoa (1-3), nahiz eta lehen zatian armaginak nagusi izan. Txuri-urdinen hiru golak, burukadaz heldu ziren, Donostiako taldean, ohikoa ez den gauza bat.

Eibarrek ederki lotu zuen Reala lehen zatian eta markagailuan auure hartzeko aukera izan zuen Dani Estradak penalti argia egin baitzion Cuevasi 25. minutuan. Gustavo Soutok jaurti egin zuen baina Zubikaraik baloiaren norabidea asmatu eta eibarreko jokalariaren zartakoa desbideratu zuen.

Lehen zatian zehar,etxekoak nagusi izan ziren, izan ere, Martin Lasartek lau erdilari sartu zituelako, taldean aldaketa ugari eginez.

Bigarren zatian, Realak partidaren jabetza eskuratu zuen, joko azkar eta zuzen bati esker. Txuri-urdinak gora joan ziren eta 52. minutuan, Zurutuzaren erdiraketa bat, Araburuk aprobetxatu zuen buruarekin baloia sare barrura bidaltzeko, 1-0. Donostiarrak eroso sentitu ziren zelaian eta erritmo biziagoa jarri zuten. Horrela, 68. minutuan, Agirretxek 2-0ekoa lortu zuen buruarekin, korner erdiraketa baten ondoren.3-0ekoa, 78. minutuan heldu zen Borja Viguerak eskuin hegaletik erdiratu eta Albistegik, buruarekin ere, baloia Iruretagoienaren atera bidali baitzuen.

Armaginen gola, 88. minutuan heldu zen Olazizolak Zubikarai gainditu zuelako. Beraz, Martin Lasarteren mutilek garaipen "eroso" bat lortu zuten, lehen zati kaxkarra egin eta gero.

Fitxa teknikoa:

1 - Eibar: Zigor (min. 46, Xabi); Raul Gañan (min. 61, Dani Salas), Urzelai (min. 72, Juaristi), Añibarro, Kijera (min. 61, Erdozia); Valín (min. 78, Olaizola), Garro (min. 65, Abaroa), Cuevas (min. 56, Alex Garcia), Altuna (min. 56, Arruabarrena), Carlos Ruben (min. 72, Iparragirre); eta Souto (min. 65, Jokin Lopez).

3 - Reala: Zubikarai; Estrada, Mikel Gonzalez (min. 56, De la Bella), Ansotegi, Cadamuro; Markel Bergara, Elustondo (min. 56, Alex Albistegi), Aranburu (min. 71, Tamudo), Javi Ros, Zurutuza (min. 56, Viguera); eta Agirretxxe (min. 71, Xabi Prieto).

Golak: 0-1, m. 52. Aranburu. 0-2, m. 68: Agirretxe. 0-3, M. 78: Alex Albistegi. 1-3, M. 88: Olaizola.



Albisteak (4)