20 urteren ostean
Mikel Gonzalezek ez du Realean jarraituko
eitb.eus
Arrasatearrak 20 urte eman ditu klubean, eta 11, lehen taldean. 32 urte dauzka, eta denboraldiaren amaieran esango dio agur talde donostiarrari.
Mikel Gonzalez atzelari arrasatearrak ez du Realean jarratuko, klubak bere webgunean iragarritakoaren arabera.
Gonzalezek 32 urte ditu, eta 20 eman ditu Realean, azken hamaikak lehen taldean.
Klubak urte horietan guztietan egindako lana eskertu dio jokalariari: "Realak 20 urte hauetan egindako lana eta izandako konpromisoa eskertu nahi dizkio Mikel Gonzalezi. Onena opa diogu bere ibilbide profesionalean eta pertsonalean. 11 urtez lehen taldean egon ondoren, urrezko eta harribitxizko intsignia jasoko du. Eskerrik asko, Mikel!".
#EskerrikAskoMikel pic.twitter.com/BYJJ7IUT6A
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 12 de mayo de 2017
Eskerrik asko erakutsiztazun danatxik Mikel. Futbolista modun, konpañero modun eta pertsona modun. #EskerrikAskoMikel pic.twitter.com/MRLMqt74iC
— Iñigo Martinez (@InigoMartinez) 12 de mayo de 2017