Zarautzen
Reala-Sporting, (0-1): Txuri-urdinak kamuts aritu dira erasoan
Erredakzioa
Carmelok 27. minutuan faltaz gol bikaina sartu du eta asturiarrek irabazi dute partida.
Realak 0-1 galdu du Zarautzen Xixoneko Sportingen aurka jokatu duen adiskidantzazko partida.
Lehen zatia ikusgarria izan da bi taldeek gol aukerak izan baitituzte. Baina, gola egin duen Sporting izan da. Carmelok 0-1ekoa sartu du 27. minutuan falta jaurtiketa maisuku sare barrura bidalita. Emaitza horrekin (0-1) bukatu da lehen zatia.
Bigarren zatian aldaketa ugari egon ziren eta ondorioz partidaren erritmoa moteldu zen eta gol aukerak ere murriztu egin ziren bi taldeentzat. Reala kamuts aritu zen erasoan eta azkenean Sportingek irabazi zuen partida 0-1eko emaitzarekin.
Fitxa teknikoa:
0.- Reala: Bravo; Carlos Martinez (Estrada, m. 59), Labaka, Mikel Gonzalez, De la Bella; Rivas, Illarramendi (Elustondo, m. 60); Xabi Prieto, Viguera (Albistegi, m. 70), Sutil; eta Llorente (Tamudo, m. 60).
1.- Sporting: Cuellar; Sastre, Iván, Jorge, Canella (Lora, m. 46); Rivera (Landeira, m. 79), Eguren (De las Cuevas, m. 65); Nacho Novo (Matabuena, m. 65), Carmelo (Guillermo, m. 71), Diego Castro (Ayoze, m. 65); eta Barral.
Gola: 0-1, m. 27: Carmelo.
Epailea: Gorka Sagues (Gipuzkoa).